XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Bake Konferentziak indarkeriazko muga aldaketak ez ditu onartuko
Bake Konferentziaren hasierako sesioa alde guztiek beren onarpena eman zuten deklarazio bateratuarekin amaitu zen.
Dena den, datorren irailaren 12an bilduko dira berriro, ordurarteko bake prozesua nolakoa izan den aztertzeko eta neurri berriak hartu beharko diren eztabaidatzeko.
Amaierako testuak dio, Jugoslaviako krisiko alde guztiak konpromezua hartzen dutela
Horretarako komisio bat eratuko dute Konferentzia aurrera eramateko pausuak jarriko dituena.
Era berean, atzo erabakitakoaren arabera, bake prozesua Europako Segurtasun eta Kooperazio Kontseiluak ezarritako printzipioetan oinarrituko da Europako Komunitatea, Lehendakaritza Kolegiatu jugoslaviarra, eta sei errepubliketako lehendakariek diote, atzo hasitako sesioak
Atzo sinaturiko deklarazioak behin eta berriro dio muga aldaketak ez direla onartuko, horiek hitzarmen baketsuen bidez egin ez badira.
Deklarazioak gaineratzen du sinatzaile guztiek
Franjo Tudjman izan zen gogorren mintzatu zena Bake Konferentzian.
Berak gogor salatu zion Serbiari,
Horregatik Jugoslaviako krisiari irtenbidea emateko Baketzerako Indarrak bidaltzeko eskatu zion Europako Komunitateari.
Lehendakari kroaziarrak adierazi zuen nazioarteko komunitateak bakearen alde parte hartu behar duela Jugoslaviako krisian, eta nazioarteko erakundeek, Europako Komunitatetik hasita eta Nazio Batuen Erakunderaino zuzenki parte hartu beharko zutela.
Milan Kucan lehendakari esloveniarrak adierazi zuen beren independentzia prozesuarekin aurrera jarraituko zutela datorren azarotik aurrera, suetena sinatzeko prozesua gelditzeko baldintza bete ondoren.
Slovodan Milosevic lehendakari serbiarrak berriz, oharterazi zuen independentzia nahi dutenek
Hagan Jugoslaviako bake konferentzia egiten zuten bitartean Kosovo-ko 8.000 albaniar eta 2.000 kroaziar Holandako hiriburuko kaleetan manifestaldia egiten zuten.
Kosovoko albaniarrak bere ordezkariak bake konferentzian onar zitezen eskatzen zuten.
Albaniarrek Lord Carrington bake konferentziaren koordinatzaileari karta bat entregatu zioten.
Bertan EKk Jugoslaviako krisian hartu duen jarrera pasiboa salatzen zuten.